XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hain bere lekutik aterea zegoen amona, batera eta bestera eragiten ziola bastoiari, eta bat-batean, txarro altu eder bat astindu eta lurrera bota zuen, mila puskatan birrinduz.

@- Ez kezkatu. Ming bat huen. Astebete osoak egin ditzakek han, nahiz gero, eta inortxok ere ikusi gabe.

Nik ere gela bat alokatuko nikek herriskan eta hik gaztelutik irten eta niregana etorriko hintzateke gauero afaltzera, guztia kontatzeko.

- Bai! Bai! Eta han gazteluan bazter guztiak usaintzen ibil naiteke.

- Baina hire lanik garrantzitsuena bertako sorginak desegitea izango huke.

- Horixe izango huke beren erakundearen amaiera!.

- Nik haiek desegin...? Nola? - Ezetz asmatu. - Esan.

- Sagusorgailua! 86 Formula: Eragin Berantkorreko Sagusorgailua.

Gazteluko sorgin guztiei eman beharko hieke, tanta batzu haien janarietan isuriz! Gogoratzen haiz errezetaz, ezta?.

- Bai, guztiz! Eta guk prestatu behar dugula esan nahi al duzu?.

- Zergatik ez? Haiek egin badezakete, guk ere bai! Aski duk osagaiak zeintzu diren jakitea.

- Eta nor igoko da zuhaitz altuetara hegazti karrankariaren arrautzak jasotzeko?.

- Ni! Ni igoko nauk! Txakurreme zahar hau bizi-bizirik zegok oraindik!.